lunes, 16 de mayo de 2011

Proiektuaren aurkezpena auzoan


Aldaben burututako aurkezpen irekian auzokide andana bildu ginen. Plataformako bi kidek proiektuaren kokapen orokorra egin zuten. Batez ere zergaitik burutu den, zein den eskolaren egungo egoera eta gabeziak, zein izaten ari den instituzioen erantzuna eta auzoaren egoera orokorra ikusirik proiektuaren garrantzia. Geroago, proiektuaren arkitektu taldeko partaide batek hartu zuen hitza. Eskoriaza eskibelek ematen dituen aukeren datu teknikoagoak azaldu zizkigun eta bertan burutu daitezkeen berriketak: Alde batetik, eskolako gabeziak konponduko lituzkeen instalazioak eta bestalde erabilera bikoitzeko guneak. Azken hauek auzokide eta orohar gasteiztar guztiei irekiak: Liburutegia, areto nagusi bat eta frontoia esaterako.
Aurkezpenaren ostean, zenbait auzokidek bere kezka eta dudak azaldu zituzten, proiektuarekiko atxikimendua agertuz baina errealitate bihurtzeko zailtasunak onartuz. Oraindik aurrerako erronka honakoa da: Proiektua auzoan zehar ezagutaraztea!! Guztion parte hartzea beharrezkoa da hontarako!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario