miércoles, 25 de mayo de 2011

BADAKIZU ZER DAGOEN ASTEBURU HONTAN GAZTETXEAN??

Gure auzoko haurrek ederki dakite!! Entzun ezazu honako audioa, Hala Bedi irratian entzungai dagoen kuña da. Ostiral hontan AUZOAN HAZI HEZI BIZI JAIA, GAZTETXEAN!!! ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
 http://www.goear.com/listen/f78801b/auzoan-hazi-hezi-bizi-auzoko-haurrak

lunes, 16 de mayo de 2011

MAIATZAK 27 AUZOAN HAZI HEZI BIZI JAIA GAZTETXEAN

BERTSO-GLOSA

 EGUNA: MAIATZAK 27, OSTIRALA
ORDUA: GAUEKO 21:00TAN
 LEKUA: GASTEIZKO GAZTETXEAN
AUZOAN HAZI HEZI BIZI PLATAFORMAREN ESKUTIK...
 MENORKAKO GLOSADOREAK (Inprobisadoreak)
 -Esteve Barceló "Verderol"
 -Joan Moll "Joanet"
 -Ismael Moll "Pele" - Sonadorea (Kitarjolea)
 BERTSOLARIAK-Manex Agirre
 - Iñaki Viñaspre
 - Ander Solozabal
 -Ekaitz Samaniego
 -Irune Arroita - Trikitilaria
...PINTXOAK, ETA SAIOAREN OSTEAN PARRANDA ITZELA!!
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!

Alderdi politikoak eskolan


Auzoan Hazi Hezi Bizi plataformak lanean jarraitzen du. Hauteskunde garai hauetan gure eskolako eta auzoko arazoen inguruan alderdi politiko desberdinen iritziak jaso nahi genituen. Hortarako, eskolan bertan, mahaingurua antolatu zen, alderdi guztiak gonbidatuz. Helburua bikoitza zen, eskolaren afera dela eta iritzia publikoki ematea eta bestalde auzokide, guraso etab...iritziak entzutea, Eskoriatzako proposamena barne.
Ondoriak....norberak atera ditzala. Honak helbidean klikatu eta mahai inguruko audioa deskargatu dezakezu. Kontuak kontua...plataformatik argi dugu. Auzoan lan egitea da lehentasuna!!
https://rapidshare.com/files/2988191317/coloquio_partidos_Ramon_Bajo.MP3

Proiektuaren aurkezpena auzoan


Aldaben burututako aurkezpen irekian auzokide andana bildu ginen. Plataformako bi kidek proiektuaren kokapen orokorra egin zuten. Batez ere zergaitik burutu den, zein den eskolaren egungo egoera eta gabeziak, zein izaten ari den instituzioen erantzuna eta auzoaren egoera orokorra ikusirik proiektuaren garrantzia. Geroago, proiektuaren arkitektu taldeko partaide batek hartu zuen hitza. Eskoriaza eskibelek ematen dituen aukeren datu teknikoagoak azaldu zizkigun eta bertan burutu daitezkeen berriketak: Alde batetik, eskolako gabeziak konponduko lituzkeen instalazioak eta bestalde erabilera bikoitzeko guneak. Azken hauek auzokide eta orohar gasteiztar guztiei irekiak: Liburutegia, areto nagusi bat eta frontoia esaterako.
Aurkezpenaren ostean, zenbait auzokidek bere kezka eta dudak azaldu zituzten, proiektuarekiko atxikimendua agertuz baina errealitate bihurtzeko zailtasunak onartuz. Oraindik aurrerako erronka honakoa da: Proiektua auzoan zehar ezagutaraztea!! Guztion parte hartzea beharrezkoa da hontarako!!